VDB | 2010-03-09 21:41

2010eko taldeen analisia (XVII): Team Milram, Gerolsteinerrek utzitakoarekin

Ez du askorako ematen Team Milram taldeak. Ez dago lider sendorik; hiru izen nabarmentzen dira besteen gainetik. Datu aipagarri bat da Gerolsteiner taldea desagertu eta hango ziklista asko joan zirela Milram taldera, baina ez diote eutsi talde hartan eman zuten mailari. Denok dakigu zergatik.

bettiniphoto_0046213_1_full_600Förster da taldean garaipen gehien dituena. Esprinter purua. Batez ere, Giroan nabarmendu izan da, hainbat garaipen ditu. Iaz garaipen bakarra batu zuen; gutxi, esprinter batendako. Talde aldaketak ez zion onik egin, askori bezala. Ciolek gaztea da taldeko beste erreferente bat, baina otsailean lepauztaia hautsi zuen eta denbora batez geldirik egon beharko du. Albiste txarra taldearendako; iaz Espainiako Vueltako etapa bat irabazi zuen alemaniarrak. Gaztea da, eta proiekzio handikoa. Ea, bada, laster errekuperatzen den. Eta taldeko hirugarren zutabea Gerdemann da. Tourrean, Suitzan, Alemanian... garaipen politak ditu. Aurten palmaresa estreinatuta da, Mallorcako Challengeko hirugarren etapa irabazi du-eta. Hura ere hobeto moldatzen da astebeteko probetan. Ez da tropelean geldi egoten den horietakoa, oso lehiakorra.

robertsboscomartinWegmann-ez zer esango dugu, ba! Euskal Herriko probetan sarritan ikusi dugu, amaiera bihurriak gustuko dituen horietakoa da, eta garaipen asko ditu. Borrokalari peto-petoa. Beste batzuen moduan, Gerolsteiner desagertu ostean joan zen Milramera, eta hari ere ez zion onik egin aldaketak. Bazuen zerbait talde hark... Roberts australiarrak ostiralean bertan irabazi zuen Murtziako Itzuliko hirugarren etapa. Tour Down Under ederra egin zuen, eta horrek esan nahi du urte oparo baten aurrean egon litekeela. Hasiera ezin hobea denboraldiari. Knaven eta Wrolich dira beteranoenak. Holandarrak, zelan ez, klasikoak izango ditu helburu; urte batzuk badaramatza ezer irabazi gabe, eta hau haren azken urtea izan liteke. Austriarrak ere urte askotxo daramatza eskuak altxatu gabe; esprinterra dela esan dezakegu, baina berezia, ezer gutxi egin dezake-eta puntako esprinterren aurrean.

Fothen anaietatik Markus da irabazlea; Suitzako Itzuliko etapa bat irabazi zuen 2008an eta Romandiako bat 2007an, besteak beste. Ondo moldatzen da astebeteko probatan.

pic37967372_600Hainbat gazte eta fitxaketa berri era badira: Kluge laugarren izan da Qatarren, eta baditu hainbat garaipen lortuta; Voss eta Stroetinga Mallorcako Challengean izan berri dira, emaitza handirik gabe; Roels iaz Espainiako Itzuliko 15. etapan nabarmendu zen (3. izan zen helmugan); gazteena Nerz dugu (20 urte); Gajek-ek hainbat urte daramatza taldean; Frohlinger postu onak eginda da Tourren eta Giroan, besteak beste, eta oso lehiatsua da, saiatua. Etorriko dira garaipenak. Terpstra-k garaipen politak ditu: iaz Dauphinen etapa bat eta Ster Elektrotoer proban beste etapa bat irabazi zituen. Russ-ek ere Gerolsteinerren eman zituen bere urterik onenak.

De Votcht eta Knees, berriz, klasikoetan lehiatuko dira, Knavenen ondoan. Rohregger-ek postu on asko ditu, baina azkeneko urteetan ez da garaipenetik gertu egon. Sentjens Lotto taldean zen iaz, eta, beste ezeren gainetik, talde-gizona da. Eta Eichler eta Schröder-ekin osatzen da taldea.

Erretratuak: Roberto Bettini, Bosco Martin, Fotoreporter Sirotti.

Etiketak: Ciolek, Förster, Gerdemann, Knaven, Roberts, Terpstra, Wegmann, Wrolich | Atala: txirrindularitza

Egoitz | 2010-03-06 11:57

2010eko Paris-Niza lasterketari begirada bat

2010eko Paris-NizaAurtengoa 68. edizioa izango du lasterketa Frantziarrak eta lehena izango da Tropela.net webgunean lehiatzeko moduan  izango dena. Lasterketa hau 8 etapaz osatuta dago eta Tourrera joateko gonbidapena behar dutenek (BMC, Cervélo, Katusha, Vacansoleil,...) erakusleiho hau ezinbestean aprobetxatu beharra dute.

Bihar jokatuko da lehen etapa, 8 kilometrotako erlojuaren kontrako saioa. Ez da erabat laua, beraz, Contador eta Kreuziger bezalako txirrindularientzat egokia izan daiteke gainontzeko faboritoak ahaztu gabe.

Astelehenean jokatu den etapan 201,5 km burutu beharko dituzte. Etapa hau esprinterrentzat egokia da, beraz, ezustekorik ezean, esprinterren arteko lehen lehia ikusiko genuke.

Astearteko etapak ere 201 km inguru ditu, baina oraingo honetan etapa amaiera aldera 3. mailako bi mendate sartu dituzte eta honek, beharbada, iheslariak mugitzera anima ditzake. Hala ere, faboritoen taldeek ezingo diete denbora tarte handiegirik ateratzen utzi lasterketaren lehian jarraitu nahi badute.

Esan daiteke asteazkenean jokatuko den laugarren etapan hasiko dela lasterketa erabakitzen. 208 kmtako etapa honetan, 3. mailako hiru mendate eta 2. mailako beste hiru pasa beharko dituzte. Faboritoen arteko lehen lehia hemen ikus genezake.

Ostegunekoa izango da edizio honetako etapa erregina. 173,5 kmtako etapa hau 1. mailako mendatean amaitzen da, Menden hain justu. Osteguneko etapan mugimendurik izaten ez bada, seguru etapa honetan faboritoa mugitu beharra izango dutela garaipena nahi badute.

Ostiraleko etapan 2. mailako mendate bat izango dute eta ondoren beste 3. mailako hiru pasa beharko dituzte. Etapa honek duen hasiera ikusita, iheslarientzako etapa aproposa izan daiteke. Hori bai, ihesaldiak etapa garaipena lortzea nahi badu sailkapen nagusian atzealdean dauden txirrindulariek osatutako tropeltxoa beharko du izan lidergoa duen taldeak bestela ihesaldia ez baitu baimenduko.

Lasterketa honetan sailkapen nagusian ez dut uste denbora tarte handirik izango direnik sailkapeneko lehen postuetan. Hori horrela izanik, azken eguneko erlojupekoaren bezperan, faboritoen beste aukera bat izan dezakete etapa honetan. Etapa amaierarako 13 km ingururen faltan 1. mailako mendate bat izango dute eta hor mugimenduak egon daitezke. Abantaila izango dute azken 13 km hauetan jaisten abilak diren txirrindulariak, Samuel Sanchez kasu.

Azken etapa Nizan jokatuko da orain arte egin den bezala. Azken etapa 119 kmtakoa da eta 1. mailako hiru mendate igo beharko dituzte, horien artean Col de la Porte. Mendate hau igotzeko 1000 metroko desnibela igo beharko dute txirrindulariek. Aurrez aipatu bezala, denbora tarte handiak ez dira espero sailkapeneko lehen postuan, beraz, azken etapa honetan edizio hau irabazi nahi duenak ezingo du hutsik egin.

Pronostikoren bat egiteko orduan, zuekin bat nator. %90,2ak Contadorren aldeko apustua egiten du. Nik ere garaile garbitzat jotzen dut bere helburuetako bat baita. Gainera Algarveko Itzulia ere irabazi du berriki eta sasoi onean datorrela iruditzen zait. Hala ere ezingo dira ahaztu iazko garaile izan zen Luis Leon Sanchez edo Valverde taldekidea.  Ez dakit Murtziakoak zein asmo duen, lehiatu ala Luis Leoni lagundu. Lasterketak esango digu. Kreuziger ere sasoi onean datorrela uste dut Cerdeñako lasterketa irabazi berritan.

Jarraitzaileak beharbada faborito nagusi hauengan ari zarete oinarritzen nagusiki. Hala ere, isil isilean, zeresan handia eman dezakeen izen bat aipatu nahiko nuke: Chavanel frantziarra. Quick Stepeko txirrindulariak ez du gainontzeko faboritoek besteko presiorik eta horrek asko lagun dakioke, zalantzarik gabe lasterketaren lehian aritzeko ezaugarriak dituen txirrindularia dela uste baitut.

Euskaldunei dagokionean ez dut faborito garbirik. Iaz Juanma Garate izan lehen euskalduna sailkapen nagusian 14. postuan sailkatuta. Aurtengoan ez doa Paris-Niza lehiatzera, beraz, Egoi Martinez eta Beñat Intxausti jarriko nituzke zerrendan lehenak. Romain Sicard nola arituko den ikusteko gogoa ere badut, baina ez dut uste kontutan hartu beharko genukeenik hasiera batean behintzat. Hobe oker banaiz!

Etiketak: Beñat Intxausti, Chavanel, Contador, Egoi Martinez, Kreuziger, Luis Leon Sanchez, Paris-Niza, Romain Sicard, Samuel Sanchez, Valverde | Atala: Paris-Niza, txirrindularitza

Egoitz | 2010-03-04 21:40

2010eko taldeen analisia (XVI): RadioShack, Armstrongen taldea

RadioShack

Iazko Tourra oraindik jokoan zela, Armstrongen talde berriaren berri eman zuen prentsa aurrean. Bazekien Contadorren aurrean ezingo zuela Tourra irabazi eta berak hori zuen amets. Gainera gogoan ditugu talde berean zirelako izan ziren liskarrak, komunikabideetan behintzat. Kontuak kontu RadioShack Armstrongen desiratik sortutako taldea dela.

Astana taldea urte hasieran gorabehera ekonomikoak izan ziren. Horrek lagunduta edo, Armstrongek iazko Astana taldeko Tourreko txirrindulari guztiak, Contador izan ezik, berekin joan dira RadioShack taldera. Horien artean Haimar Zubeldia bera. nahiz eta honek ere espainiar komunikabideengandik kritikaren bat edo beste jaso. Ez da euskaldun bakarra usurbildarra talde amerikarrean: Markel Irizar ere gehitu zaie.

Leipheimer, Klöden, Popovych eta Paulinho bezalako txirrindulariekin Armstrongen, Bruyneelen gidaritzapean, 2010eko Tourrerako talderik sendoena osatu nahi zuten. Baina ez da Tourrerako espresuki sortutako taldea bakarrik. Gainontzeko lasterketetan ere ondo aritzea dute helburu eta horretarako Steegmans edo Rosseler txirrindulariak aipatuko nituzke.

Lance Armstrong Rides -- ek eskainia

Talde erakargarria eta ikusmina eragin duena da. Zalantzarik gabe Tourrean begi guztiak talde honetan eta batez ere Armstrongi begira izango dira. Nahiz eta iaz baina prestatuago aurkitzen dela adierazi duen, ez dakit Tourra irabazten txirrindularirik edadetuena izateko gauza izango den Texaseko txirrindulari ezaguna.

Etiketak: Armstrong, Bruyneel, Haimar Zubeldia, Kloden, Leipheimer, Markel Irizar, Popovych, Radio Shack, Rosseler, Steegmans | Atala: txirrindularitza

Ez dituzu zure betiko erabiltzailea edo pasahitza gogoratzen? Galdetu gure Iratxoari! →

Iragarkiak

© 2010 Tropela Elkartea · Nor gara · Email bat bidali