Arauak

Nola har dezaket parte?

(1.1) Joko honetan Internet bidez soilik har daiteke parte. (1.2) Kiniela bat egiteko honako pauso hauek egin behar dira:

- Erabiltzaile berria sortu oraindik sortu ez bada (sartutako datuek benetakoak izan behar dute).

- Kiniela egin: aukeran jartzen diren txirrindularien artetik aukeratuta.

Zenbat kiniela egin ditzaket?

(2.1) Pertsona bakoitzak erabiltzaile bakarra sortu dezake. (2.2) Pertsona edo erabiltzaile bakoitzak kiniela bakarra egin dezake. Izen, abizen eta jaiotegun bereko beste erabiltzailerik ezingo da sortu. (2.3) Espainiako Vuelta hasi eta berehala kiniela guztiak errepasatu egingo dira. Datuak sartzerakoan norbaiti irregulartasunak egiten jardun duela antzematen baldin bazaio, talde guztiak ezabatuko zaizkio. (2.4) Erabiltzailearen datuak faltsuak badira sarietatik baztertua izango da. Ondorioz, sailkapenean horren ondoren izan den parte-hartzaileak izango da irabazlea. (2.5) Bi kiniela (edo gehiago) egiten dituenari, kiniela guztiak ezabatuko zaizkio.

Kiniela egiteko epea

(3.1) Ireki 2010-08-21 10:00:00

(3.2) Itxi 2010-08-28 22:05:00

Sariak

(4.1) Espainiako Vueltan sariak izan daitezke (ikus Sariak). (4.2) Sariez gozatzeko epe jakin bat izango da. (4.3) Kakalardo moduan markatutako erabiltzaileek ez dute saririk jasoko. Ondorioz, kakalardoa ez den hurrengoari egokituko zaio.

Puntuazio sistema

(5.1) Probaren amaieran puntuak banatuko zaizkie txirrindulariei (ikus puntuazio-taulak). (5.2) Erabiltzaile bakoitza bere txirrindularien arabera puntuak metatuz joango da. (5.3) Taldekako erlojupeko etapak ez dira puntuagarriak izango.

Berdinketak

(6.1) Berdinketa ematen denean, kiniela lehenago egin duena izango da garaile. (6.2) Kiniela egiteko epea bukatu aurretik kiniela nahi adina aldiz aldatzeko aukera izango da. (6.3) Kinielaren data (eguna eta ordua) kiniela hori gordea izan den azken aldiak adieraziko du.

Dortsalak: txirrindulari zerrenda

(7.1) Guk gure txirrindulari zerrenda osatu dugu. Dortsalek ez dute zerikusirik txirrindulariek Espainiako Vueltan eramango dutenarekin. (7.2) Txirrindulariak hainbat multzotan banatu ditugu. Multzo bakoitzetik aldez aurretik adierazitako txirrindulari-kopurua aukeratu behar da. (7.3) Izena emateko epea iritsi eta gero ez da txirrindulariak aldatzeko aukerarik izango. Norbaitek bere taldean Espainiako Vueltan parte hartzen ez duen txirrindularirik sartzen badu, txirrindulari gutxiagorekin parte hartu beharrean izango da. (7.4) Zerrendako txirrindulari batzuk ez dira Espainiako Vueltan izango. Informazio hori eduki ahala zuenganatzen saiatuko gara.

Emaitza ofizialak

(8.1) Emaitza ofizialtzat Espainiako Vueltak bere web orrian ematen dituen sailkapenak erabiliko dira. Gure sailkapenak sailkapen horietan oinarrituko dira. (8.2) Sariak eta sailkapenak ez dira ofizial izango Espainiako Vuelta amaitu eta Tropela Elkarteak dena errepasatu arte. (8.3) Espainiako Vuelta amaitutakoan sailkapen guztiak definitibotzat hartzen direnean, 5 eguneko epea igaro ondoren sailkapenak ezin izango dira aldatu.

Eta doping kontuak badaude?

(8.5) Edozein arrazoi berezirengatik (doping kasuak adibidez) antolatzaileek txirrindulariren bat sailkapenetik kanpo utzi eta gero inolako egoera berezirik ez bada gertatzen, txirrindulari horrek ordu arte lortutako puntuak mantendu egingo ditu. (8.6) Halere, Tropela Elkarteak kasu oso berezi edo nabarmenetan txirrindulariari puntuak kentzeko aukera du, eta, jakina, horrek lehiaketako sailkapenetan aldaketak ekarriko ditu. (8.7) Erreklamazioak egiteko: erreklamazioak@tropela.net.

Arau berriak

(9.1) Tropela Elkarteak, edozein arau aldatzeko edo gehitzeko eskubidea izango du hori egitea beharrezkoa dela uste badu. (9.2) Espainiako Vuelta hasi ondoren aurreikusi gabeko gertaera bereziren bat gertatuz gero, Tropela Elkarteak araudia aldatzeko ahalmena du.

Pribatutasun Legea

(10.1) 15/99 Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan (LOPD) adierazten denaren arabera, datu pertsonalei trataera egokia emateko konpromisoa hartzen du Tropela Elkarteak. Hortaz, web gune honen bidez jasotako datuak ez dira beste ezertarako erabiliko, ezta beste entitate batzuekin trukatuko ere. Erabiltzaileak une oro zuzenketa, ezeztapen eta oposizio eskubidea betetzeko aukera izango du. Batzen dituen datu pertsonalak aldatzeko eta lapurtzeko, eta baimenik gabe horiez baliatzeko aukerarik inork izan ez dezan, behar diren neurri egokiak hartuko ditu Tropela Elkarteak.

Puntuazio sistema

3 asteko itzuliak

- Italiako Giroa

- Frantziako Tourra

- Espainiako Vuelta

Etapako puntuak

Etapako sailkapena

  1. 1) 125 puntu
  2. 2) 80 puntu
  3. 3) 70 puntu
  4. 4) 60 puntu
  5. 5) 50 puntu
  6. 6) 40 puntu
  7. 7) 30 puntu
  8. 8) 25 puntu
  9. 9) 20 puntu
  10. 10) 17 puntu
  11. 11) 15 puntu
  12. 12) 13 puntu
  13. 13) 11 puntu
  14. 14) 9 puntu
  15. 15) 7 puntu
  16. 16) 5 puntu
  17. 17) 4 puntu
  18. 18) 3 puntu
  19. 19) 2 puntu
  20. 20) 1 puntu

Sailkapen orokorra

  1. 1) 30 puntu
  2. 2) 15 puntu
  3. 3) 10 puntu
  4. 4) 5 puntu
  5. 5) 2 puntu
  6. 6) 1 puntu

Oharra: Azken etapan Sailkapen orokorreko puntu hauek ez dira banatuko, Bukaerako puntuak banatuko baitira, besteen artean Sailkapen orokorrekoak.

Bukaerako puntuak

Sailkapen orokorra

  1. 1) 500 puntu
  2. 2) 400 puntu
  3. 3) 325 puntu
  4. 4) 225 puntu
  5. 5) 190 puntu
  6. 6) 160 puntu
  7. 7) 135 puntu
  8. 8) 120 puntu
  9. 9) 105 puntu
  10. 10) 90 puntu
  11. 11) 75 puntu
  12. 12) 65 puntu
  13. 13) 55 puntu
  14. 14) 45 puntu
  15. 15) 35 puntu
  16. 16) 30 puntu
  17. 17) 25 puntu
  18. 18) 20 puntu
  19. 19) 15 puntu
  20. 20) 10 puntu
  21. 21) 7 puntu
  22. 22) 5 puntu
  23. 23) 3 puntu
  24. 24) 2 puntu
  25. 25) 1 puntu

Mendiko sailkapena

  1. 1) 100 puntu

Puntukako sailkapena

  1. 1) 100 puntu

Gazteak (Tourrean eta Giroan)

  1. 1) 100 puntu

Konbinatua (Vueltan)

  1. 1) 100 puntu

Euskaldunak

  1. 1) 100 puntu

Taldekako sailkapena

  1. 1) 50 puntu (lasterketa amaitu duen taldekide bakoitzak)

Puntuazio sistema

Astebeteko itzuliak

- Paris-Niza

- Euskal Herriko Itzulia

- Dauphine Libere

Etapako puntuak

Etapako sailkapena

  1. 1) 125 puntu
  2. 2) 80 puntu
  3. 3) 70 puntu
  4. 4) 60 puntu
  5. 5) 50 puntu
  6. 6) 40 puntu
  7. 7) 30 puntu
  8. 8) 25 puntu
  9. 9) 20 puntu
  10. 10) 17 puntu
  11. 11) 15 puntu
  12. 12) 13 puntu
  13. 13) 11 puntu
  14. 14) 9 puntu
  15. 15) 7 puntu
  16. 16) 5 puntu
  17. 17) 4 puntu
  18. 18) 3 puntu
  19. 19) 2 puntu
  20. 20) 1 puntu

Sailkapen orokorra

  1. 1) 30 puntu
  2. 2) 15 puntu
  3. 3) 10 puntu
  4. 4) 5 puntu
  5. 5) 2 puntu
  6. 6) 1 puntu
  7. Oharra: Azken etapan Sailkapen orokorreko puntu hauek ez dira banatuko, Bukaerako puntuak banatuko baitira, besteen artean Sailkapen orokorrekoak.

    Bukaerako puntuak

    Sailkapen orokorra

    1. 1) 250 puntu
    2. 2) 190 puntu
    3. 3) 150 puntu
    4. 4) 120 puntu
    5. 5) 100 puntu
    6. 6) 80 puntu
    7. 7) 70 puntu
    8. 8) 60 puntu
    9. 9) 50 puntu
    10. 10) 45 puntu
    11. 11) 40 puntu
    12. 12) 35 puntu
    13. 13) 30 puntu
    14. 14) 25 puntu
    15. 15) 20 puntu
    16. 16) 17 puntu
    17. 17) 15 puntu
    18. 18) 13 puntu
    19. 19) 11 puntu
    20. 20) 9 puntu
    21. 21) 7 puntu
    22. 22) 5 puntu
    23. 23) 3 puntu
    24. 24) 2 puntu
    25. 25) 1 puntu

    Mendiko sailkapena

    1. 1) 75 puntu

    Puntukako sailkapena

    1. 1) 75 puntu

    Gazteak / Tarteko helmugak

    1. 1) 75 puntu

    Euskaldunak

    1. 1) 75 puntu

    Taldekako sailkapena

    1. 1) 50 puntu (lasterketa amaitu duen taldekide bakoitzak)

    Puntuazio sistema

    Egun bakarreko probak

    Ardenetako Hirukotea

    - Amstel Gold Race

    - Fleche Wallonne

    - Lieja-Bastogne-Lieja

    Donostiako Klasikoa

    Munduko Txapelketa

    - Erlojupeko proba

    - Errepideko proba

    Etapako puntuak

    Sailkapen orokorra

    1. 1) 250 puntu
    2. 2) 190 puntu
    3. 3) 150 puntu
    4. 4) 120 puntu
    5. 5) 100 puntu
    6. 6) 80 puntu
    7. 7) 70 puntu
    8. 8) 60 puntu
    9. 9) 50 puntu
    10. 10) 45 puntu
    11. 11) 40 puntu
    12. 12) 35 puntu
    13. 13) 30 puntu
    14. 14) 25 puntu
    15. 15) 20 puntu
    16. 16) 17 puntu
    17. 17) 15 puntu
    18. 18) 13 puntu
    19. 19) 11 puntu
    20. 20) 9 puntu
    21. 21) 7 puntu
    22. 22) 5 puntu
    23. 23) 3 puntu
    24. 24) 2 puntu
    25. 25) 1 puntu

    Euskaldunak

    1. 1) 50 puntu

    Bukaerako puntuak

    Ez dago punturik.

    Ez dituzu zure betiko erabiltzailea edo pasahitza gogoratzen? Galdetu gure Iratxoari! →

    Iragarkiak

    © 2010 Tropela Elkartea · Nor gara · Email bat bidali