Tropela Elkartea

7221 kiniela

Badator Frantziako Tourra! Eman izena eta lehiatu tropeleko onenekin! Zorte on!

Lehiaketarako, idatzi hemen erabiltzaile eta pasahitza:

Webguneko bilatzailea

Lehiaketaren arauak

1) Nola har dezaket parte?

  • Joko honetan Internet bidez soilik har daiteke parte (www.tropela.net)
  • Kiniela bat egiteko honako pauso hauek egin behar dira:
    - Erabiltzaile berria sortu (sartutako datuek benetakoak izan behar dute).
    - Erabiltzailea eta pasahitza sartuz erregistratu.
    - Kiniela egin: aukeran jartzen diren txirrindularien artetik aukeratuta.

2) Zenbat kiniela egin ditzaket?

  • Pertsona edo erabiltzaile bakoitzak kiniela bakarra egin dezake.
  • Izen, abizen eta jaiotegun bereko beste erabiltzailerik ezingo da sortu. Frantziako Tourra hasi eta berehala kiniela guztiak errepasatu egingo dira. Datuak sartzerakoan norbaiti irregulartasunak egiten jardun duela antzematen baldin bazaio, talde guztiak ezabatuko zaizkio.
  • Erabiltzailearen datuak faltsuak badira sarietatik baztertua izango da. Eta hala, sailkapenean horren ondoren izan den parte-hartzaileak irabaziko du saria.

3) Kiniela egiteko epea.

  • 2008-06-16 00:00:00tik aurrera egin ahal izango da.
  • Epea Frantziako Tourra 2008a hasten den egunean eta orduan amaituko da: 2008-07-05 12:30:00, txirrindulariak irteten diren momentuan.

4) Dortsalak: txirrindulari zerrenda

  • Gure txirrindulari zerrenda osatu dugu.
  • Dortsalek ez dute zerikusirik txirrindulariek Frantziako Tourra 2008an eramango dutenarekin.
  • Txirrindulari horietako batzuk ez dira Frantziako Tourrean izango. Informazio hori eduki ahala zuenganatzen saiatuko gara.
  • Izena emateko epea iritsi eta gero ez da txirrindulariak aldatzeko aukerarik izango. Norbaitek bere taldean Frantziako Tourrean parte hartzen ez duen txirrindularirik sartzen badu, txirrindulari gutxiagorekin parte hartu beharrean izango da.
  • Txirrindulariak hainbat multzotan banatu ditugu.
  • Multzo bakoitzetik aldez aurretik adierazitako txirrindulari-kopurua aukeratu behar da.

5) Puntuazio sistema

  • Probaren amaieran puntuak banatuko zaizkie txirrindulariei (ikus puntuazio-taula).
  • Erabiltzaile bakoitza bere txirrindularien arabera puntuak metatuz joango da.

6) Berdinketak

  • Berdinketa ematen denean, kiniela lehenago egin duena izango da garaile.
  • Epea bukatu aurretik kiniela nahi adina aldiz aldatzeko aukera izango da.
  • Kinielaren data (eguna eta ordua) azken aldaketak adieraziko du.

7) Emaitza ofizialak.

  • Emaitza ofizialtzat Frantziako Tourra bere web orrian ematen dituen sailkapenak erabiliko dira.
  • Sailkapen horietan oinarrituko dira gure sailkapenak.
  • Sariak eta Sailkapenak ez dira ofizial izango Frantziako Tourra amaitu eta Tropela Elkarteak dena errepasatu arte.
  • Frantziako Tourra amaitutakoan sailkapen guztiak definitibotzat hartzen direnean, 5 eguneko epea igaro ondoren sailkapenak ezin izango dira aldatu.
  • Erreklamazioak egiteko: erreklamazioak@tropela.net
  • Edozein arrazoi berezirengatik (doping kasuak...) antolatzaileek txirrindulariren bat sailkapenetik kanpo utzi eta gero inolako egoera berezirik ez bada gertatzen, txirrindulari horrek ordu arte lortutako puntuak mantendu egingo ditu.
  • Halere, Tropela Elkarteak kasu oso berezi edo nabarmenetan txirrindulariari puntuak kentzeko aukera du, eta, jakina, horrek lehiaketako sailkapenetan aldaketak ekarriko ditu.

8) Arau berriak

  • Tropela Elkarteak, edozein arau aldatzeko edo gehitzeko eskubidea izango du hori egitea beharrezkoa dela uste badu.
  • Frantziako Tourra hasi ondoren aurreikusi gabeko gertaera bereziren bat gertatuz gero, Tropela Elkarteak araudia aldatzeko ahalmena du

9) Pribatutasun Legea

  • 15/99 Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan (LOPD) adierazten denaren arabera, datu pertsonalei trataera egokia emateko konpromisoa hartzen du Tropela Elkarteak. Hortaz, web gune honen bidez jasotako datuak ez dira beste ezertarako erabiliko, ezta beste entitate batzuekin trukatuko ere. Erabiltzaileak une oro zuzenketa, ezeztapen eta oposizio eskubidea betetzeko aukera izango du. Batzen dituen datu pertsonalak aldatzeko eta lapurtzeko, eta baimenik gabe horiez baliatzeko aukerarik inork izan ez dezan, behar diren neurri egokiak hartuko ditu Tropela Elkarteak.

Puntuazio sistema

Egunero

Etapako sailkapena

  1. 125 puntu
  2. 80 puntu
  3. 70 puntu
  4. 60 puntu
  5. 50 puntu
  6. 40 puntu
  7. 30 puntu
  8. 25 puntu
  9. 20 puntu
  10. 17 puntu
  11. 15 puntu
  12. 13 puntu
  13. 11 puntu
  14. 9 puntu
  15. 7 puntu
  16. 5 puntu
  17. 4 puntu
  18. 3 puntu
  19. 2 puntu
  20. 1 puntu

Egunero

Sailkapen nagusia

  1. 30 puntu
  2. 15 puntu
  3. 10 puntu
  4. 5 puntu
  5. 2 puntu
  6. 1 puntu
  • OHARRA: Azken etapan (21. etapa) etapako sailkapenari dagozkion puntuak soilik banatuko dira.

ITZULIAREN AMAIERAN

SAILKAPEN OROKORRA

  1. 500 puntu
  2. 400 puntu
  3. 325 puntu
  4. 225 puntu
  5. 190 puntu
  6. 160 puntu
  7. 135 puntu
  8. 120 puntu
  9. 105 puntu
  10. 90 puntu
  11. 75 puntu
  12. 65 puntu
  13. 55 puntu
  14. 45 puntu
  15. 35 puntu
  16. 30 puntu
  17. 25 puntu
  18. 20 puntu
  19. 15 puntu
  20. 10 puntu
  21. 7 puntu
  22. 5 puntu
  23. 3 puntu
  24. 2 puntu
  25. 1 puntu

MENDIA: 100 puntu

ERREGULARTASUNA: 100 puntu

GAZTEAK: 100 puntu

EUSKALDUNAK: 100 puntu


© 20052008 , Tropela Elkartea - tropela@tropela.net

Webgune honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du| Jarioa