Ez badituzu zure erabiltzaile eta pasahitza gogoratzen, gure Iratxoari galdetu. Iratxoak nahikoa du erabili zenuen posta elektronikoa jakitea. Ez baduzu gogoratzen, Tropela Elkarteari posta elektroniko bat bidali diezaiokezu zure datu pertsonalekin. Guk erabili zenuen posta elektronikoa bidaliko dizugu eskaria zuzen egin dezazun.
Tropela Elkarteak zure erabiltzailea mantentzea gomendatzen du ondorengo arrazoi hauengatik:
Normalean eskaria egindakoan gure Iratxoak email bat bidaltzen du, baina postarekin arazoren bat badago, gerta daiteke atzerapenak izatea. Kasu horretan mezua jaso zain egon. Arazoak jarraitzen badu bidali posta elektroniko bat Tropela Elkarteari.
Nahi beste aldiz alda dezakezu zure pasahitza. Horretarako logeatu eta eskuineko menuan Aldagela atalera joan. Pasahitz zaharra eta berria eskatuko zaizkizu aldaketa egiteko.
Tropeltxoak lehiaketaren barruan sortzen diren taldetxoak dira. Taldetxo hauetan elkarren aurka lehiatu nahi duten lehiakideak biltzen dira sailkapen propio bat dutela. Lehiakideek tropeltxoak sortzeko aukera dute eta bi motatakoak izan daitezke: publikoak ala pribatuak.
Tropeltxo publikoak giltzarrapo ireki batez adieraziko dira eta pribatuak giltzarrapo itxi batez. Tropeltxo publikoetara administrariaren baimenik gabe sar daiteke, eta pribatuetan aldiz, administrariak onartu beharko du eskaera.
Lehiakide batek tropeltxo bat sortzen duenean bera izango da administraria eta berak kudeatuko ditu tropeltxo horretako partaideak.
Zure erabiltzailearekin logeatuta zarela, Tropeltxoak atalera joan behar duzu. Leiho honetan parte zaren tropeltxoak zerrendatuko zaizkizu. Zerrendaren eskuin aldean Berria sortu aukera duzu. Formularioan tropeltxoaren izena eta mota (pribatua ala publikoa) adierazi beharko dituzu. Tropeltxoa sortu botoian klik egin eta tropeltxoa sortuko da.
Gogoan izan sortzen dituzun tropeltxoen kudeatzailea zeu izango zarela.
Zure erabiltzailearekin logeatuta zarela, eskubiko menuan Tropeltxoak atalera joan behar duzu. Tropeltxoak atalean zaudela, Bilaketa azkarra egin dezakezu.
Behin zure tropeltxoa aurkitzen duzunean, Fitxa ikusi botoian klik egin. Nire Tropeltxoak zerrendaren ondoren tropeltxo berriaren inguruko informazioa agertuko zaizu. Tropeltxoa publikoa bada automatikoki sartuko zara parte izatera, baina pribatua bada tropeltxo horren administrariak onartu zain geratu beharko duzu. Egindako eskariak Nire Tropeltxoak zerrendan gehituko dira.
Zure erabiltzailearekin logeatuta zarela, Nire Sailkapenak atalera joan behar duzu. Lehen lerroan bistaratu nahi duzun tropeltxoa eta lehiaketa aukera ditzakezu. Aukeraren arabera, sailkapen ezberdinak erakutsiko zaizkizu.
Zure erabiltzailearekin logeatuta zarela eta Aldagelara joaten bazara, datu pertsonalez gain txirrindulari bat osatzeko aukera ematen da. Txirrindulari honek zure kiniela irudikatuko du tropeltxoetako sailkapenetan agertzen den sailkapen grafikotan.
Zure erabiltzailearekin logeatuta zarela eta Nire Tropela atalera joaten bazara, leihoaren eskuinaldean PDFaren ikur bat agertzen da aukeratutako txirrindularien zerrendaren gainean. PDF formatuko fitxategi bat sortuko zaizu zure datu eta kinielarik gordetzeko nahiz inprimatzeko.
Tropeleko sailkapena inprimatzea ez da interesgarria, baina bai tropeltxokoa. Horretarako, behin logeatuta gorde edo inprimatu nahi duzun tropeltxoan lehiaketa eta etapak aukeratu. Tropeltxoko mezuen gainean PDFaren ikurra agertzen da. Bertan klikatuta PDF fitxategi bat agertuko zaizu etapako eta sailkapen orokorreko datuekin, grafiko eta guzti.
© 2010 Tropela Elkartea · Nor gara · Email bat bidali
