Tropela.net

Euskara, teknologia eta txirrindularitza
kiniela

Bloga


Bloga

Tropelako kamisetak moda-modan

2008-07-02 @ 22:23 | Egilea: Tropela Elkartea | Atalak: Argazkiak, Bide bazterretik

Urretxu-Zumarragako koadrilaArgazki honetan ikusi dezakezuen bezala Tropelako kamisetak modan daude. Emakume “martxosa” hauek beraien herriko jaietan modelo lanetan ibili dira eta izugarrizko arrakasta izan dute. Bai beraiek eta baita kamisetek ere. Beraien aurpegietan bazkari luze baten ondorenak igartzen diren arren, denak parrandarako prest! Argazkia beraiek bidali digute eta portadarako aproposa iruditu zaigu. Zuk ere badaukazula bat? Ba bidali eta publikatuko dugu!

Pixkanaka argazki guztiak bildu eta publikatuz joango gara, beraz, txirrindularitza edota Tropelarekin zerikusia duen argazkiren bat bidali nahi izanez gero, oso gustura jarriko dugu. Tropela Elkarteko argazki bilduman orain arteko argazkiak ikus ditzakezue. Uda honetan ez ahaztu oporretara Tropelako kamiseta eramatea eta munduko edozein txokotan ateratako argazkiak pilatzen saiatuko gara. Zuek non, Tropela han. Zuen herrian ateratako argazkiak, Frantziako Tourrean Pirinioetan ateratakoak… Zuei otutzen zaizuena. Denboraldiko argazkirik gustukoenarentzat (orijinalena, bitxiena…) ere saritxo bat izango da. Animatu eta bidali zure argazkia!

Bide batez, tartetxo hau aprobetxatu nahiko genuke Tropelako moda-modako kamiseta bat erosteko aukera daukazuela gogoratzeko eta bide batez, Tropela.net proiektuari bultzadatxo bat emateko. Kamisetak zuzenean Zarauzko Lizardi arropa dendan edota emailez eskaria eginez lor dezakezue.

Zure iragarkia Tropela.net-en

Multzoak aztertuz (VI): Besteak

2008-07-02 @ 7:30 | Egilea: Gure aditua | Atalak: Frantziako Tourra, lehiaketa

Tropela.net webguneko lehiaketetan puntu gutxien banatu izan duen multzoa dugu berau. Hala ere, azken sailkapenean aurrean ibili nahi duen orok aukeraketa ona egin beharra du kasu honetan ere.

kreuziger_sentencia_cronoescalada.jpgAzken multzo honetan, lehiaketarako interesgarriak sorta daitezkeen ezaugarri desberdineko txirrindulariak pilatzen dira. Bertan, etorkizun ederra espero zaien baina itzuli handietan oraindik ezer gutxi erakutsi duten gazte jendea, hirugarren mailako sprinterren bat, Tour hasiera polita egin ondoren - aurreneko erlojupeko baliatuta adibidez - egunero banatzen diren sailkapen orokorreko puntuak pila ditzakeen baten bat edo helmugara iristen diren ihesaldietan trebatuak diren txirrindulariekin topo egin dezakegu. Norberaren arabera gelditzen da zein nolako ezaugarriak dituzten txirrindulariak aukeratuko dituen jakitea.

Badira sailkapen orokorrean aurrean amaitzeko aukerak dituzten txirrindulari batzuk. Dena dela, mota honetako apustu batek garesti irten dezake, askotan beraien Gehiago irakurri

Multzoak aztertuz (V): Euskaldunak

2008-07-01 @ 7:20 | Egilea: Egoitz | Atalak: Frantziako Tourra, lehiaketa

Amets Txurruka Parisko podiumean iazAdiskide batek honako hau esan zidan: “Egoitz, nola jarri duzue euskaldunetan bi txirrindulari aukeratzeko? Garbi dago eta faborito Haimar eta Astarloza izango direla eta partehartzaile guztiek bi horiek aukeratuko dituztela. Ez zait iruditzen multzo hau erabakigarri izango denik guztiok txirrindulari berdinak hartuko baititugu”. Beharbada nire adiskideak arrazoi du eta asko izango zarete berak bezala pentsatzen duzuenak. Baina hain ziur al zaudete?

Dakizuen bezala hiru asteko lasterketa batean denetik gerta daiteke: erorketak, doping kasuak (iaz euskadunen artean Mayoren kasu sonatua izan genuen), gaixotzeak, ezinak… Faboritoei ere toka dakieke. Gehiago irakurri

Multzoak aztertuz (IV): beste azkarrak

2008-06-30 @ 9:00 | Egilea: VDB | Atalak: Frantziako Tourra, lehiaketa

Petacchi, Bennati eta Boonen ez dira Tourrean izango, eta horrek aukera zabaltzen die bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrei ere. Gainera, zerrenda horretako bik etapa bana irabazi zuten iaz Tourrean: Hunterrek eta Pozzatok. Hala ere, zerrendatik hiru izen nabarmenduko nituzke: Hunter, Napolitano eta Förster.

lctm-tdf07s11-003.jpgHunter: azkenaldian erakutsi du sasoiko dagoela. Aurten lau garaipen dauzka, eta iaz oso Tour ona egin zuen, etapa bat irabazita eta hainbat postu on eginda. Seguruenez, Cooke izango du esprint bideratzaile.

Napolitano: Qatarren etapa bat, Grossetoko itzulian beste bat eta lehenengo hamarretan postu asko. Taldeak Cunego izango du buru, baina Napolitanok aukera asko ditu esprintetan lehenengo bost-seien artean sailkatzeko. Ballan izango du ondoan esprintetan. Gehiago irakurri

Multzoak aztertuz (III): Azkarrak

2008-06-28 @ 9:12 | Egilea: Hibai | Atalak: Frantziako Tourra, lehiaketa

Sprinter handienek urtero zitarik garrantzitsuenetakoa izaten dute uztailean Frantziako Tourrean etapak irabazi eta maillot berdea lortzea helburu. Aurten gainera, atariko erlojupekorik gabe, maillot horia janzteko ametsa izango du baten batek, aurreneko etapan bete-beteko sprintik izango ez bada ere.

Esprinterren mosaikoaHasieratik ezaguna zen Alessandro Petacchi-k utzitako hutsuneari (bere zigorra dela eta), Daniele Bennati-rena gehitu behar zaio (kasu honetan urte hasieran ere buruhausteak eman zizkion lesioak eraginda). Tom Boonen-en baja ere ia segurutzat jo daiteke, haize asko harrotu dituen gaiaren ondorioz.

Gauzak honela, eta azkeneko bi izen horiek kinieletan toki asko beteko zituzteela jakinda ere, bost esprinterren artean egin beharko du aukera partehartzaileak. Aurrenekoa Gehiago irakurri

Zure iragarkia Tropela.net-en

© 2005-2008, Tropela Elkartea - tropela@tropela.net

Webgune honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Webgune honek WordPress 2.3.3 erabiltzen du berriak kudeatzeko | Jarioa