Menu nagusia

Tropela Elkartea | 2007-06-16

Guretzat, Frantziako Tourra abiatu da

IbilbideaGaur jarri dugu martxan Frantziako Tourreko lehiaketa handia, gauerdian. Urteko lehiaketa nagusia dela esan daiteke bai lasterketa partaidetzari dagokionez baita Tropeleko kiniela eta sariei dagokienez ere. Txirrindulariak Londresetik abiatu aurretik 3 aste izango ditugu gure aukeraketa egin, tropeltxoak antolatu eta gure kinielari azken ukituak emateko. Hiru aste hauetan batzuk azken lasterketak mimo handiz jarraituko dituzte txirrindularien forma zein den ezagutzeko eta urteko proba garrantzitsura nola eta ze asmorekin joango diren jakiteko.

Frantziako Tourrak ere gaurko eguna aprobetxatu du bere webgunea eraberritzeko. Dotorea baina oraingoz Londreseko lehen etapa ze ordutan hasiko den ez dute jarri. Garaia iritsi da eta guk dena prest jarri dugu zuek guztiok ziklistekin gozatu dezazuen. Tropelean, lagunekin, euskaraz!

Eta hori gutxi balitz, ondo pasatzeaz gain, izugarrizko sari ederrak irabazteko aukera izango da. Nork irabaziko ote du irabazlearentzat dagoen itsas-bidaia ederra? Frantziako Tourra hasi bitartean sarien zerrenda osatuz joango gara. Orain zuena da hitza. Has dadila festa!

Atala: Frantziako Tourra

“Guretzat, Frantziako Tourra abiatu da”: 16 iruzkin

tropela elkarteko langileei laguntza bat eskaini nahi diet. Oraindik ez dakizue nortzuk doazen eta nortzuk ez doazen frantziako tourrera baina irakurri dut Damiano Cunego, Serhy Honchar eta Paolo Savoldelli ez doazela. Azkenarena ez nago zihur baina beste biena bai. Gainera ez nintzateke Valverde aukeratzen atrebituko, badakizue ze saltsatan dagen eta…

Aupa Tropela

lukas
2007-06-17 @ 11:42

nik ez dakit zein talde etorriko den tourreasn indartsu zergatik saunier or dago baina or daude beste aldetik kaseskin(ez dakit nola idazten den) eta vinokurov beraz… eta joango ote da igor anton tourrera? nik beintzat egoi eta koldo gil artu ditut

anonimateroa
2007-06-17 @ 13:27

anonimatero horrek jai dauka. Hi ahetze, akats ortografiko horiekin nahiko garbi ziok hi haizela gure anonimateroa. Nor nahi huen engainatu?
Aupa ataun!!

anonimo nahi eta ezin
2007-06-17 @ 23:03

Frantziako Tourraren webgunean irakurri ahal izan dugu, 7.9 km-ko lehen etapa horretan lehen txirrindularia arratsaldeko 3retan aterako dela. Hortaz, lehiaketan izena emateko epea ere finkatuta geratzen da.
Gogoratu, Frantziako Tourra abiatu bitartean nahi adina aldiz aldatu dezakezuela zuen kiniela baina pertsona bakoitzak kiniela bakarra egin dezakeela.
Tourra hasten den egunean arau hori bete ez duten kinielak ezabatuak izango dira.
Zorte on guztioi!

Tropela Elkartea
2007-06-18 @ 23:46

Kaixo Tropela!! zer egiten du Cancellara bezalako txirrindulari batek “Beste hautagaiak eta espezialistetik” kanpo? Cancellara baino espezialistagorik…

Eta Pereiro aurreneko taldean jartzeko adina erakutsi al du edo iazko “irabazlea” izateagatik jarri duzue hor?

Badira azkenengo multzoan goragoko multzoetan sartuko nituzkeen txirrindulariak baina noski, ez ditut esateko asmorik, aurten Mediterraneo aldetik bueltatxo eman nahi baitut.

Plater haundian
2007-06-19 @ 7:49

Iepa “Plater haundian”. Lehiaketako multzokaketa egiteak buruhauste asko ematen ditu. Ezinezkoa da denentzat justua den multzokaketa bat egitea, denok ez baititugu esperantza eta beldur berdinak txirrindulari denekiko.

Oraindik zailagoa gainera Tourra hasi baino 3 aste lehenago egiten baldin bada lan hori, oraindik Londresko irteeran ziur zein izango den jakin gabe eta Dauphine edo Suitzan bakoitzaren sasoi puntua ikusi gabe egitea.

Litekeena da bai Cancellara agian 2. multzoan hobekiago egotea eta egon ziur beste asko ere multzoz aldatuz gero ere ondo egongo zirela baina kontutan hartu multzokaketa denentzat berdina den heinean ez dagoela egoera horretatik mesederik edo kalterik jasoko duen lehiaketako partehartzailerik.

Gure aditua
2007-06-19 @ 8:35

“Plater haundian”, Pereiro ez balute lehen taldean sartzen, ederra egingo genuke! Zer gehiago behar da, ba, talde horretan sartzeko?

Ez dakit konturatu zaren, baina talde horretatik zeinek egin du Pereirok baino gehiago Tourrean? Datuak hor daude…

VDB
2007-06-19 @ 9:14

Pereirok ez luke zerrendetan azaldu ere egin beharko. Puerto Operazioan nahastuta dago, denok dakigu.
Beraz, aitortu dezala eta utz gaitzala pakean…
Oraingoz, Pereirok ere ez du irabazi Tourrik, beste hautagai guztiek bezala.

Sean Kelly
2007-06-19 @ 12:10

Iazkoa ematen badiote bai, eta ez badiote ematen, ba bigarren izango zen. Beste hautagaietatik, ea zein egon den hain aurrean Tour baten amaieran… Ba… Kloden, 2004an. Beste inor ez.

Eta operazio horretan nahastuta dagoela? Nork esan du? Ezer frogatu arte, Pereiro garbi dago.

VDB
2007-06-19 @ 12:38

Nahi duzuena esan baina Pereiro 3,5%k bakarrik aukeratu du. Beraz, nahiz eta iazko “irabazlea” izan argi dago jendeak ez duela gehiegi konfidatzen “Urco” Pereirorekin, agian gaurko bileran kanpoan utziko duten beldurrez.

Plater haundian
2007-06-19 @ 14:14

Gogoratzen zerate nola irabazi zuen(ez dakit irabazle ofiziala ote den gaur egun; beaharbada lotsaz ez dute inoiz egingo) Pereirok azken Tourra? Eta ez naiz doping-ari buruz ari. Iazkoa baino Tour lotsagarriagorik ez dut ikusi. UCI-k eta Tour-eko antolatzaileak gestio negargarria daramate eta horra emaitzak. Iazkoa adibide garbiena.

iñaki
2007-06-19 @ 14:39

aber kelly pentsauzak uaintxe ze esan deken zeba kriston txorakeia ek denok zekiguk etziokela pereiro puerton nahiz ta eztun merezi or eotia igual berriro tourra oparitzeiote

Txufo
2007-06-20 @ 12:05

Igor Astarloa ez doa Tourrera, beraz ken daiteke listatik. Lehen aipaturiko Cunego ere ez da Frantziara joango. Uste dut Dioni ere ez dela joango lesionaturik baitago baina ez nago seguru.

Aupa Ataun!

Ioritz7
2007-06-25 @ 13:54

ahetze i aiz katxarroa .netzako aurtengo turren azti menchofekin ibili bearko gaittuk.ixil ixilik zetorrek eta normalen olakok eoten dituk obena.
vinokurofek bueu gutxi zeukik tur bat irabazteko.eta buru geiago erabili bearko zuen karrera afrontatzeko garaien.
menchovekin kon tu aundi ibili bearko diau, edke baitare ekipo politte zeukik maillot ori oi artu ta mantentzeko.rasmusenek laguntza earra ingo ziokela iruitzem zaiak.

euskaldunen artean berriz mayo naiko ondo ikusten dia.baino hegoi ta patxi vila aztube

aupa ataun!!

ta dionikin tourrre errez

ta igor anton uandio gaztegie iruitzen zaiak olako demostrazio bat itteko

cervelo
2007-06-25 @ 21:40

ii cervelo ondo iruitzen zaiak menchofen alde eotea baino garbi zeok aurten vinokurofen mailako txirrindularik ez zeokela aurten tourren ta kloden ta evans e menchoven aurretio ne ustez. dionik e etapa reinea irazikoik aurten.

aupa ataun!!!!!!!!!

anbotoko erregina
2007-06-28 @ 12:40

i ta sartu ai txiklistak tropeltxon potroik balinbaukek

anbotoko erregina
2007-06-28 @ 12:41

Zure iruzkina

Iragarkiak


© 2010 Tropela Elkartea · Nor gara · Email bat bidali