Menu nagusia

Egoitz | 2008-05-01

2008ko Giroa eztabaidagai

Astebete eskas falta da aurtengo Giroa hasteko. Noski, Tropelean ere Giroaren inguruko lehiaketa izango dugu. Oraindik ezin da kinielarik egin, baina adi ibili laister izango baita posible.

21 etapatako lasterketa izango da, hauetatik lau erlojupekoak izango dira, hiru bakarkakoak eta bat taldekakoa. Lasterketa hasi eta bukatu erlojupekoekin egingo da, Palermon jokatuko dena eta Cesano Maderno - Milan azkena. Mendi etapak astebukaeratan izango dira gure zorionerako. Hauetatik galdu ezin dena Marmoladara egingo den igoera izango da, maiatzaren 25ean jokatuko dena. Nik jada hori gorriz markatua dut egutegian!

Ez dakit zeintzuk izan daitezkeen aurtengorako faborito, baina Ricco, Simoni, Soler, Di Luca eta Cunego aurrealdean ikusiko ditugulakoan nago. Seguraski izen gehiago ere gehitu beharko nituzke, baina oraindik goizo xamar dela deritzot.

Euskaldunei dagokionez Juanma Garate eta Patxi Vila izango dira seguraski gure ordezkaririk nabarmenenak orain arte erakutsi diguten bezala. Gainera atzoko Romandiako etapan Vila sasoiko dagoela erakutsi zuen. Euskaltel-Euskadi taldeari dagokionez, nire iritziz nahiko talde apal xamarrarekin hartuko du parte.

Ia hurrengo egunetaz berri gehiago ditugun eta iritzi osatuagoak emateko gai garen.

Atala: Italiako Giroa
Etiketak: , , , , , , , ,

“2008ko Giroa eztabaidagai”: 17 iruzkin

Ba al dakizue Cunego ba al doan?

APALATEGI
2008-05-02 @ 10:08

Ba Cunego-k esan zuen ez duela aurten Giroa egingo, Tourra del bere helburu nagusia aurten.

Nelson
2008-05-02 @ 10:58

ez cunego ez doa aurtengo girora

aitor
2008-05-02 @ 11:41

Itzuli handietatik gustokoena hauxe izaten dut, Italiako Giroa, bertan urtero prestatzen duten ibilbide ikusgarriagatik eta batez ere bertan korritzen duten txirrindulariek, beste itzuli batzuekiko alderatuz izaten duten ausardiagatik.

Ibilbideari dagokionez, beti bezain gogorra. Egoitzek aipatu duen Marmoladako etapaz gain (nahiago nuen goian amaitu ez balitz edo Marmolada igo eta gero hurrengo mendi arinago batean), Alpe di Pampeagoko etapa (bikaina bertan igoko den Manghen handia!!), Plan de Coronesera kronoigoera, Monte Porakoa, azkenengo larunbateko Aprikako etapa, Mortirolo handiarekin (noiz ipini behar dute Mortirolo Giroaren bigarrengo asteko etapa batetan?)… ikaragarria, hala ere, agian aurtengo politena, prestatu dituzten “media-montañako” etapa ikusgarriak eta ugariak dira. Helbide honetan ikus dezakezue aurtengo Giroko ibilbidea:

http://www.gazzetta.it/Speciali/Giroditalia/2008/tappe/tappe_it.shtml

Agrigento, Contursi Terme, Peschici , Tivoli eta Cesenako amaierak benetan ikusgarriak izan daitezke. Txirrindulariek ez dute lan erraza izango espektakulua ez emateko ibilbidean aitzakia aurkitzea - Petacchi, McEwen, Cavendish edo horrelako sprinter bat izan ezean, kar, kar… -

Protagonistei buruz, ongi dabil Egoitz izen horiek aipatzean. Aurten Cunego Tourrera begira dabil eta ez da Giroan izango baina ondobidean beste izenak azaldu behar lukete aurreneko postuetan. Horiez gain Menchov, Rujano, Pellizotti, Karpets, Nibali, Piepoli, Sella, Perez Cuapio… hor izango ditugu garaipenaren lehian.

Aurten ezustekorik izango al da? Rujano duela urte batzuk, iaz Andy Schleck… bakoitzak bere izen eskutua gorde dezala lehiaketarako.

Gure aditua
2008-05-03 @ 11:00

aupa tropel zaleok!
noiz jarriko duzue kiniela?¿?
aupa Schleck anaiak!

perretximu
2008-05-04 @ 12:03

Izugarria, itzela, sekulakoa, beldurgarria,…
Ez dauka kalifikaziorik!!!
Aurtengo Giroa izugarria da, batez ere Marmoladako etapa. Hasera haseratik sekulako txikizioa egon behar da bertan, irteera eman eta sekulako mendatea baitaukate. Kromplatzeko kronoigoera ere izugarria da. Orain bi urte, Bassok erakustaldi itzela eman zuen urte hartan, ez zuten igo, eta ea ba orain igo eta erakustaldi polita eskaintzen diguten txirrindulariek. Monte Porako etapa ere oso arriskutsua da. Nahiz eta planoa ikustean bi mendate bakarrik dituela ohartu, ez du ematen gogorra, baina espezial bat 172. kilometroan igotzen dela eta 228 kilometroren ondoren etapa goian amaitzen dela ikustean, ikaratu egiten zara. Gainera 19. etapa da, eta ordurako jendea oso nekatuta egongo da. 20. etapa ere, itzela. Gavia eta Mortirolo, zerbait gehiago nahi?
Faboritoak, dudarik gabe, hiru aipatuko nituzke: Contador, Kloden eta Andy Schleck. Argi High Roadeko Suitxovekin.

jon
2008-05-04 @ 22:25

kunego tourrerako preparatuko da, irabazi egingo duelakoan nago.

mattin
2008-05-05 @ 14:14

Lotsagarria. Hau egin zenean Garzelli gonbidatu eta parte hartzeko garaian taldea Girotik at… forza stefano!

mark
2008-05-05 @ 17:57

Bideoan Garzelli pozik asko azaltzen da,baina gero nazkagarri horiek kanpoan uzten dute…Giroak gizon garrantzitsu bat galdu du, iaz 2 etapa irabazi zituena e…ta bere tokian erdi mailako ekipoak…

MarkQ
2008-05-05 @ 23:03

Garzelli kanpoan utzi dute? Harrigarria bezain lotsagarria. Iaz 2 etapa irabazi zituen, aurten ere sekulako maila ematen ari da eta ez dezagun ahaztu Giroa irabazitako gizona dela. Ulertezina.

Bestalde, ibilbidea ikusi ostean, lehen baino ziurrago diot Giroa dela 3 asteko lasterketarik politena, inolako zalantza barik. A ze espektakulua egon daitekeen!

Julen
2008-05-06 @ 10:32

Eta zer deritzozue Euskadik bidalitako taldeari? oker egon naiteke (hala bedi!) baina lotsagarri samarra deritzot. Badirudi Tourra eta Espainiako Itzuliaren zain daudela denboraldi osoa zuritzeko. Horrekin ez dute irudi onik ematen eta ezinaren adierazpena besterik ez da. Hala ere, ea ezuste onik ematen diguten eta nire iritzia den lotrsagarri geratzen dena.

fertxo
2008-05-06 @ 16:08

Nik ez dudana ulertzen da zergatik Igor Anton bezalako txirrindulari batek Tourra egin behar duen bai ala bai. Giroko ibilbidea oso ondo etortzen zaio, eta normalean (aurten ez horrenbeste) denboraldiko sasoi honetan egoten da punturik onenean. Aurreko urtean, esate baterako, Romandian ikaragarri ondo ibili zen, eta oraindik hobetzeko bidean eta Girora ez zuten eraman, gero Tourrean arrastaka ibiltzeko.

Planifikazio ezak hori dakar. Gainera, Giroan etapa eta sailkapen hobea lortzea errazagoa da.

Txirrindulari honen kasuan, denboraldia Giro eta Vueltan oinarrituko nuke. Baina klaro, Euskaltelekoek Tourrarekin daukaten itsua kentzea ez da erreza…

Julen
2008-05-08 @ 11:52

Euskal Herriko Itzulia eta gero Italiako Giroa!!…

Euskal Herriko Itzulia amaitu zen eta orain Italiako Giroari egingo diogu leku Tropela.net-en….

zabaldu.com
2008-05-08 @ 14:11

adituentzako galdera:
o’grady ondo ibiliko al da??

mattin
2008-05-08 @ 19:08

Igor Antonek ez du Tourra korrituko, Vuelta España baizik. Egia esan nahiko ulergaitza da aurtengo denboraldirako egin duen planifikazioa. Tourrean erdia egiten duela ere Vueltaren bikoitza balio du. Tourrerako Igor Antonek pizten duen ilusioa ez du beste inork sortzen. Samuel bera ondo ibili daiteke Tourrean, baina nik nahigo dut Igor Anton Tourrera eta Samuel Vueltara.

liugflpiug
2008-05-08 @ 19:38

mattin, ez

jon
2008-05-08 @ 21:36

Mattin, kontuz zeini kasu egiten diozun….
Adituei galdetu ta jonek erantzun du, faborito Andy Schlek jartzen duen batek, Girora ez zihoala aspaldi esan zuen arren. Eta suitxov?? Siutsou esan nahi zenuen?
O’Grady ondo ibiliko den berak bakarrik jakingo du, Tourra prestatzera doala esan dute baino auskalo…

peru
2008-05-09 @ 15:13

Zure iruzkina

Iragarkiak


© 2010 Tropela Elkartea · Nor gara · Email bat bidali