Menu nagusia

Egoitz | 2008-08-21

Lanera bueltan, Vuelta!

Vuelta 2008ko mapaBadatorkigu 2008ko Vuelta ere. Batzuri opor egunak amaitzen ariko zaizkie, beste batzuoi (eskerrak!) atseden egunak datozkigu. Baina guztiok bueltan-bueltan, Vueltaz gozatzeko aukera izango dugu!

23 egunetan 21 etapa eta 2 atseden egun. Granadan hasiko da abuztuaren 30ean taldekako erlojupeko batekin. 7 kilometrok erabakiko dute lehen urrezko txirrindularia. Itzulian beste bi erlojupeko jokatuko dira, bata Ciudad Realeko 40 kilometrotan eta bestea azken aurreko etapako 16 kilometrotako kronoeskaladan.

Mendiko etapei dagokienez, hiru etapa izango dira kontuan hartzeko modukoak: Andorran (7. etapa), Pla de Bereten (8. etapa), L’Anglirun (13. etapan) eta Fuentes de Inviernon (14. etapan) amatuko direnak. Lanean izango direnen zorionerako asteburuetan jokatuko diren etapan izango dira. Hau ikusita badirudi eskalatzaileen artean egon daitekeela aurtengo irabazlea.

Sprinterrek ere etapa aproposak izango dituztelakoan naiz, baita iheslari bentura zaleek ere. Baina oraindik webgune ofizialean ez dituzte profil guztiak jarri eta ez naiz ziurtatzera ausartzen.

Dakizuen bezala dagoneeko Tropela.net-en kiniela egiteko aukera izango duzue. Badakigu jende asko etxez kanpo harrapatuko duela lasterketa honek, baina lanera itzultzeko “antidotorik” egokiena izan daitekeela uste dut.

Sariak ere izango ditugu azken lehiaketatan izan ohi dugunaren gisan. Sarien atalean kontsulta ditzakezue.

Tourreko sarituei dagokinez, berriz, esan laister jarriko garela zuekin harremanetan. Sentitzen dugu atzerapen hau, baina nahi baino denbora gutxiagorekin ibili gara azken aldi honetan eta ezin denera iritsi! Eskertzen dizuegu zuen pazientzia.

Era beran esan sari banaketa bat prestatzeko asmotan garela aurtengo saritu guztiekin. Hori hurrengo egunetan zehazten joango gara.

Animo guztioi eta zorte on!!

argazkia: lavuelta.com

Atala: Espainiako Vuelta
Etiketak: ,

“Lanera bueltan, Vuelta!”: 68 iruzkin

Lanera bueltan, Vuelta!…

Jada ireki dute tropela.net-en Espainiako Vueltaren kiniela egiteko epea. Abuztuaren 30ean hastekoa da Granadan taldekako erlojupekoarekin, beraz, ez utzi azken egunerarte eta gogoratu "zabaldu"ren tropeltxoan izena ematea. Zorte on guztiei!…

zabaldu.com
2008-08-22 @ 8:52

Kloden eztut uste vuelta jungo denikan, vuelta a alemania jungoek seguruna. aiooo

GIO
2008-08-22 @ 11:40

Norbaitek Leiphemer zalantzan jarri dut. Nire ustez espero baino hobeto ibiliko den txirrindularia izango da. Valverdek Mundiala omen du helburu nagusitzat, baina seguru podiumean ikusiko dugula. Noski, faborito nagusia Contador.

Hala ere hau iritzi xume bat besterik ez da.

Egoitz
2008-08-22 @ 20:53

Taldeko erlojupekoa puntuatzen alda?

GIO
2008-08-23 @ 11:43

ez dut uste

popo txapeldun
2008-08-23 @ 12:07

ze iruditzen carlos castaño?? igual luzetxo ingo zaio o ze.

ESPERMAN
2008-08-23 @ 18:38

weno igual pixkat luzetxo bai baño puntu batzuk emateko aukera ere badu

fraiperico
2008-08-24 @ 10:52

eskapadan 1en sartuko ek frantziko tourren sylvain chavanelen estiloa baña nik enin hartuko

jakintsu jauna
2008-08-24 @ 11:31

Vladimir Efimkin ez doa vueltara

jon
2008-08-24 @ 13:50

Astanak zeinen alde ingo du?? segurunea cantaor.

ESPERMAN
2008-08-25 @ 11:13

Kinielan txirrindulari on ugari falta dira. Multzoak aztertzen egon naiz eta orain sasoiko dauden eta Vuelta korrituko duten txirrindulari on ugari hartzeko aukerarik ez dagoela jabetu naiz. Noiz demontre sartu behar dituzue txirrindulari horien izenak multzo horietan, nola “beste hautagaietan” hala “besteak” multzoan? Aldez aurretik mila esker! Gora Tropela!

Astronauta
2008-08-25 @ 11:17

Kaixo Astronauta.

Txirrindularien zerrendak ez dira eguneratuak izango. Beharbada zuk espero zenituen txirrindulariak falta daitezke. Hori lehiaketa martxan jartzerako izan den informazio faltak eragin du.

Egoitz
2008-08-25 @ 14:10

nik usteyat contadorren alde ingoikela, kloden etziakela emateik baño leipheimer de gaixki etziak oantxe etapa 1 irabazi berri dik ta kontrarrelojen re makina utxa dek!!

jakintsu jauna
2008-08-25 @ 14:42

eztezuela eguneratuko esatian ze esan nahi dezue, jungo eztianak eztituzuela gorriyan jarriko?

tomboonen
2008-08-25 @ 14:53

besteak multzoko txirrindularien artean erlojupekuan edo mendiyan ondo juteanik ba al dao mosquera ta joaquin rodrigezetaz gain¿?

1234
2008-08-25 @ 15:11

boonen jungoaldek?

popo txapeldun
2008-08-25 @ 15:38

baietz pentzatzeiat printzipioz behintzat bai

1234
2008-08-25 @ 15:51

Boonen jungodelakoan nago. Izan ere, oker ezpanago ondorengo bederatzikotea etorriko da Quick Stepetik:

- BETTINI Paolo
- BARREDO Carlos
- BOONEN Tom
- GARATE Juan Manuel
- TONTI Andrea
- TOSATTO Matteo
- VAN IMPE Kevin
- VIGANO Davide
- WEYLANDT Wouter

Gainera esprinak bideratzeko sekulako taldea dela esango nuke, besteak beste Bettini eta hain ezaguna ez den Davide Vigano italiarra datozelako.

1234
2008-08-25 @ 15:55

1234 arrazoi dakak ta nik uste bettini artzia arriskutsua izan daitekeela tom boonenentzat lan egin ber baik

jakintsu jauna
2008-08-25 @ 16:06

Boonen segurua da Vueltan. Eneco Tourren bi etapa irabazita (Bennatik baino bat gehiago), atzo itzulia utzi zuen Espainiakoari begira. Adi belgikako handikotearekin!

Patxi Errementaria
2008-08-25 @ 16:32

Parte hartzaileen zerrenda sasi-konfirmatua:
http://www.todociclismo.com/noticia.asp?id=44515

Patxi Errementaria
2008-08-25 @ 19:10

ESPERMANENTZAT:
hiri ze iruditze zaizkik assan bazayev eta haussler?
bazayev oso ondo kokatzen da espriñean baña zer moduz ibiliko direla uste duzu?
eta zer iruditzen vaitkus eta ljunqvist?

fraiperico
2008-08-25 @ 20:30

perretximu ik ere erantzungo bahu eskertuko nike

fraiperico
2008-08-25 @ 20:31

ez nauk esperman bño nik bazayev enin artuko

bestalde haussler aukera polita dela esango nikek, nik dudak ventosokin zezkat zoze in al dezakela uste al dezue¿?

the cobra
2008-08-25 @ 20:44

hi fraiperico, oantxe irakurri diat ta seuruna bazayev etziak vueltara, astanako gizonik azkarrena ta zerbait in dezakeena thomav vaitkus izan daiteke.
esperoyat nere eantzunak zozertako balio izana.

the cobra
2008-08-25 @ 20:47

eskertze iat the cobra

fraiperico
2008-08-25 @ 22:07

eta shumacher, gesink, popovich eta gesinken artean zein bi artuki ituzke?

fraiperico
2008-08-25 @ 22:10

fraiperiko todociclismon daude vueltarako dorsalak eta bazayev eta haussler ez dira joango

kizka
2008-08-25 @ 22:16

the cobra ventoso ere ez dela joango ustot

kizka
2008-08-25 @ 22:17

etziak ba grazik in hausslerrenak

fraiperico
2008-08-25 @ 22:26

seuru ago kizka¿?dios…sekulako pena ematen zidak ba esperantzak neuzkan ta eskerrik asko porran banitxekan ta!

fraiperico nik schumacher enikek artuko, nire ustez txirrindulari ugari daude beraren aurretik geratuko direnak,gesinkengan dudak dauzkat, 2 gauza egin ditzak eta:

1-Podiumean sartu, sekulako eskalatzailea da.

2-Itzuli handia izanik urduritasun punttu 1ek jo eta ezer ez egitea, oandikan gaztea dek ta nere ustez igual berde eongo dek

arrixkau nai baek artu, bestela ezdiat gomendatzen.

yaroslav popovich aproposa iruitze zaiak talde buru jungo ekelako ta eskalatzaile dexentea dekelako.

the cobra
2008-08-25 @ 22:30

eta karpetsi buruz zer?

fraiperico
2008-08-25 @ 22:31

valverde ziak taldian buru osea ke karpetsek lagundu egin berko ziok

the cobra
2008-08-25 @ 22:37

kiston dudak zezkat bste azkarretan haussler t bazayev ez baziaztik jaja

fraiperico
2008-08-25 @ 22:39

zalla ziok aurten kiniela on bat itia…

fraiperico
2008-08-25 @ 22:39

mmm…beste azkarretan asmatzea garrantzitxua izango ek bai thomas vaitkus ikusteyat ondo ta bettinik boonenentzat inberkoik lana…ea rojas nola zioken ta leonardo duque re ondo iriste baek..adi!!

the cobra
2008-08-25 @ 22:42

ta alexandre usovekin re deskuidau ai!

the cobra
2008-08-25 @ 22:43

usoven taldia, ag2r, etapan 1 irabazteko zaille zekak ta nik uste sprintetan beantzat lana indezaketela

the cobra
2008-08-25 @ 22:46

fothen eta kolovnevi buruzko ire iritziya jakin naiko nike

fraiperico
2008-08-25 @ 22:59

fothenek…z naek esatia¿?jai zakak jajaj!!!gerolsteinerren rebellin ta schumacher eukita…igual etapan 1en agertzek..

t kolobnevei buruz re etapa 1 ta igual sprinten sartzia zakak forma onen baziok…

the cobra
2008-08-25 @ 23:11

eskerrik asko i

fraiperico
2008-08-25 @ 23:13

karpets ez doa vueltara.

BAT
2008-08-26 @ 0:24

todociclismoko datu horiek ez daude guztiz ondo. Ipinita dauden asko ez datoz bueltara.

1234
2008-08-26 @ 9:57

Assan Bazayev bueltara joango da. Astanak hasiera batean Dani Navarro zuen bederatzikotean baina azkenean kazakhstandarra ekartzeko asmotan dira. Navarro erreserbetara pasatu dute, ondorioz hauxe izango da azken uneko aldaketarik egon ezean Astanaren taldea:

- Alberto Contador
- Levi Leipheimer
- Andreas Kloden
- Jose Luis Rubiera
- Dmitri Muravyev
- Thomas Vaitkus
- Sergio Paulinho
- Benjamin Noval
- Assan Bazayev

Eta zuek Vaitkusen alde jokatuko dutela esan duzue, baina nire iritziz Bazayevengandik egingo dutela apustu ( forman baldin badago behintzat ). Bazayev izatez ez da azkarrenetariko bat baina “fraiperico”k esan duen bezala sekulako kokapena duen txirrindularia da. Ni behintzat harrituta geratu izan naiz esprin masiboetan kokatzeko duen gaitasunarengatik. Gainera mendiak oso ongi igarotzen ditu, gainontzeko esprinter guztiak baino hobeto. Aurten gainera Kazakhstaneko txapelketa irabazi zuen oker ezpanago.

1234
2008-08-26 @ 10:15

tourreko sari banaketa noiz izango da konkretuki?eta noiz jarriko zarete tropelakoak sarituekin kontaktuan?

Axi
2008-08-26 @ 15:05

FRAIPERICO:
barkazak, azkenaldin ez nauk konektau lanakatio. ire galdera ua… ba nik uste bazayev ez dala ain ondo ibiliko, bestalde haussler asko gustatzen zait. gaztea ta futuro onekoa, baino ikusi in behar. alare nik aukerau dit beintzat. ta vaitkuse ondo ibiliko dala uste it.
Gora euskadi askatuta!!

ESPERMAN
2008-08-26 @ 16:11

Haussler etzijok eta beste asko ere ez.

BRAJKOVIC (%7,6), KARPETS (%18), EFIMKIN (%17,9), IGLINSKY (6,1), LARSSON (9,9), DANI MORENO (%20), WEGMANN (%10,8)…….. horiek denak ez doaz.
Behin-behineko lista hemen:
http://www.cyclingnews.com/road/2008//vuelta08/?id=startlist

Matxinen super betaurrekoak
2008-08-26 @ 16:38

bai baño haussler ez omen ziak ta horrek in ziak kriston aberiya jaja
baño duda andiya zekat bazayev ta vaitkusen arten zenen alde ingo diela uste dek?

fraiperico
2008-08-26 @ 21:05

aa!!! ahaztu in zaitek esperman ik uste al dek 3 astanakok cscko 3-ak( sastre eta shleck anaiak) tourrian eman zizkien puntuak emateko kapaz ditukela?
eantzunan zai nitxok jaja
gora shlecktarrak ta gora euskadi askatuta

fraiperico
2008-08-26 @ 21:12

Vueltako orrialdean jarri dute txirrindulari guztien lista.hohttp://www.lavuelta.com/08/espanol/equipos/index.asp?e=p

BAT
2008-08-27 @ 0:03

rekomendaziyuk
Brajkovic artzea mereziko al dik???

ta beko zonan ritxi?
bo skerriasko genteee
ea vuelta politta ikustediun!

popo txapeldun
2008-08-27 @ 10:45

Janez Brajkovicek ez diat uste parte hartu behar dikenik.

Ta Ricardo Serrano ona ek, konbatibua, mendiyak nd pasatzeizkikena ta belozidade puntu hori bazekakena. Baño halare, gehio iruitzezaitek aste beteko itzulitako Espainiko Buelta bateako baño. Ihesaldin bat hartukoikela seuru eonai baño puntuatzeko ihesaldi horrek allatu inberdik. Esprinen batian igual sartukoek, baño etzak kontatu esprin masibotan 10 aurrenetan iteko.

1234
2008-08-27 @ 11:13

ignatiev obe?

popo txapeldun
2008-08-27 @ 12:33

clerc ala pozzato??

popo txapeldun
2008-08-27 @ 12:35

Nik Pozzato hartuko nuke, naiz eta Murilo Fisher taldekidea bera baino axkarragoa izan, erdi mailako mendateak oso ongi igarotzen baititu italiarrak.

1234
2008-08-27 @ 13:06

ciclista asko falta dira oaindik,jarri nik bat begiz jota dut eta! ajja aioo

GIO
2008-08-27 @ 15:12

Popovych zer moduz dagoen norbaitek al daki?

Odolpoltsa
2008-08-27 @ 15:22

zmz haedo??

hiru
2008-08-27 @ 16:25

Ventoso ez dijoa, eta azkenean Redondo ere ez. Gauza arraroak.

Matxinen super betaurrekoak
2008-08-27 @ 16:57

Dani Navarro ere ez doa. Bakoitzak pentsa dezala nahi duena.

Matxinen super betaurrekoak
2008-08-27 @ 17:05

ba fraiperico, egia esan nik uste oi iteko kapazidadea badakabela, baino ingo duen, ba egiya esangoit espero ezetz. levi ta kloden gustatzen zaizkiak baino cantaor ba, nere printzipioi segita gorrotau iten diat. en fin karrera on bat aber ikusten deun.
gora euskadi askatuta!!!!!

ESPERMAN
2008-08-27 @ 18:08

redioss listan bederatzi geldituko ote dira aukeratzeko? martxa hontan neronek atera beharko det

urki
2008-08-27 @ 20:21

popo klase andia du gaxki eonda ere puntu asko jefe de filas da

popo txapeldun
2008-08-27 @ 21:53

Tom Boonen mundialera joan al daiteke positibo eman ondoren?

jokozkanpo
2008-08-28 @ 0:37

esperman, hiretzako beste galdera bat zekat kloden popovich gesink eta schumacherren arten zein 2 artuko hituzke?

fraiperico
2008-08-28 @ 12:11

fraiperico kabroitzen ai aiz e. nik gesink ta popovic artu dizkiat baino duda askokin.

ESPERMAN
2008-08-28 @ 17:27

Tom Boonen mundialera joan al daiteke positibo eman ondoren???

jokozkanpo
2008-08-28 @ 21:03

barkazak oso kabroia izaten ai banauk t galdera geyegi ite baizkit baño burua geyegi jaten ai nituan beste hautagaiekin ta norbaiten iritziya ber nin
bnga i eskerrikasko erantzuteatik
gora shlecktarrak t gora euskadi askatuta

fraiperico
2008-08-28 @ 22:01

Zure iruzkina

Iragarkiak


© 2010 Tropela Elkartea · Nor gara · Email bat bidali