Amsterdamen hasiko da gaur 2010eko Italiako Giroa. 8,4km-ko erlojupeko teknikoa izango da hiriburuan bertan. Lehena irteera puntuan Russ alemaniarra izango da 13:55etan. Euskaldunei dagokionez, berriz, Xabier Zandio 14:23tan irtengo da eta Iban Mayoz 15:35etan. Zorterik onena opa diegu biei!
Gaurko faboritoen artean Millar eta Pinotti aurkitzen dira. Biek Cancellara falta dela aprobetxatu nahi dute etapa garaipena eta maillot arrosa janzteko. Erlojupeko teknikoa izango da Amsterdameko kaleetan zehar.
Asteartera arte Holandako lurretan izango dira txirrindulariak. Asteartean atseden eguna izango dute Italiara joateko probestuz. Hori bai, asteazkenean Italian beste erlojuaren kontrako saio luzeago bat izango dute, 33km-takoa.
Ikuskizuna astera doa!

Adiskide batek honako hau esan zidan: “Egoitz, nola jarri duzue euskaldunetan bi txirrindulari aukeratzeko? Garbi dago eta faborito Haimar eta Astarloza izango direla eta partehartzaile guztiek bi horiek aukeratuko dituztela. Ez zait iruditzen multzo hau erabakigarri izango denik guztiok txirrindulari berdinak hartuko baititugu”. Beharbada nire adiskideak arrazoi du eta asko izango zarete berak bezala pentsatzen duzuenak. Baina hain ziur al zaudete?
Aurreko egunetan erakutsi zuen bai garaipen goseak jota zebilela bizkaitarra; aurreko bi etapatan hirugarren postuan sailkatu eta gero, Vianako helmugan bera izan da lehena gaurkoan. Garaipen handia, batez ere ikusita nortzuri gailendu zaien: Bettini eta Luis Leon Sanchezi hain juxtu.