Hala gertatu zaie Garmin, Silence-Lotto, Katusha eta Saxo Bank taldeei Wiggins, Evans, Swift eta Kolobnev txirrindulariekin. Lau txirrindulari hauek beraien taldeekin 2010erako ere lotuta bazeuden ere, kontratu hori albo batera utzi eta taldez aldatu dute. Badirudi txirrindularitzan sinatutako kontratuak berme gutxiegi ematen diela taldeei.
Egia esanda kasu hauetan txirrindulariek isilean egin dute talde aldaketa, zenbait kasutan taldeko managerrek talde aldaketaz prentsatik jakin dutelarik. UCIk honen inguruan araudi bat badu ere, kasu hauetan bezala, txirrindulariei ihesbidea ematen diela argi geratu da.
UCIk, gertakari hauek ikusita, legedia hobetzeko jarrera erakutsi dute holakorik etorkizunean gerta ez dadin. Beraien esanetan, asmoa bai taldearen baita txirrindularien eskubideak bermatzea da. McQuaid-en esanetan, egungo araudiak ez omen du horrelako talde aldaketarik egiten uzten: orduan nola da posible gutxienez lau txirrindulari hauek taldez aldatzea era honetan?
2010erako ez da aldaketarik aurre ikusten denborarik ez baitute, baina ondorengoetarako araudian lanean hasiko omen dira. Beti bezala txirrindulari “potoloak” protagonista izan arte eta zalaparta sortu arte inork ez du behatzik ere mugitzen.
Martxan da Giroa eta ukaezina da txirrinduzaleon arreta han dagoela asteotan. Bost axola ProTour zirkuitutik at dagoela. EHko Itzulia eta Romandiako Itzulia ere gozatu genituen. Australiako Tour Down Under amaitu zenetik 2 hilabete pasa ondoren, Pro Tourraren barne lehiaturiko itzuli bakarrak izan dira. Egun bateko lasterketak ere ez dira askoz gehiago izan: Flandriako Itzulia, Gante Wevelgem eta Amstel Gold Race soilik. Lasterketa garrantzitsuak dudarik gabe, baina ProTour-aren distira beharrik gabeak ere bai seguraski.
Aurrekoan kulebroiaz hitz egiten nizuen eta ikusten duzuen bezala hala suertatzen ari da. Seguru oraindik zer esan handia emango duela eta izenburuan islatzea erabaki dut, Hollywoodeko pelikula onen jarraipenei bezala hasierako tituluari erromatar zenbaki bat gehituz.
