Nor gara?

Tropela Elkartea 2005ko martxoan osatu zen. Teknologia berrietan euskaraz bete beharreko gabeziak indartzeko sortutako elkartea izaki, Tropela.net webgunea garatu zen. Hautatutako esparrua txirrindularitza izan zen euskal gizartean dagoen zaletasuna kontutan izanda.


Tropela.net-en jardurearik nagusiena txirrindularitzaren inguruko lehiaketak dira. Lehen lehiaketa 2005eko Tourrean izan zen, euskara hutsean, sari interesgarriekin eta doan. Geroztik lasterketa nagusien inguruan (Euskal Herriko Itzulia, Italiako Giroa, Frantziako Tourra, Espainiako Vuelta eta Munduko txapelketa) izan dira lehiaketak, urtetik urtera parte-hartzaileen kopurua nabarmen gehitzen joan delarik. Webguneak berak ere moldaketak izan ditu teknologia berrietara egokitzeko eta ahalik eta zerbitzurik hoberena eman ahal izateko.


Ez da, ordea, lehiaketetara mugatzen Tropela.net. Lehiaketez gain euskal txirrindulariei jarraipen berezia egiten zaie, txirrindularitzaren inguruko berriak argitaratzen dira blog batean jendearen parte-hartzea izan dadin. Eta internetaz gain, ekitaldiak ere antolatzen ditu Tropela Elkarteak (sari banaketa ekitaldiak, irteerak,...).


Interneteko komunitatean Tropela.net-ek bere lekua hartu du azken urteotan eta hori mantendu eta handitzera goaz.

Harremanetan jartzeko

Tropela Elkartearekin harremanetan jartzeko:

Posta elektroniko bidez: tropela@tropela.net.

Telefonoz: 688619301

Donazio bat egin nahi baduzu

Tropela Elkarteari donazio bidez lagundu nahi badiozu, honako kontu hauetakoren batean egin dezakezu:
  • Euskadiko Kutxan: 3035 0029 67 0290081022
  • Kutxan: 2101 0076 55 0125103002

Ez dituzu zure betiko erabiltzailea edo pasahitza gogoratzen? Galdetu gure Iratxoari! →

Iragarkiak

© 2010 Tropela Elkartea · Nor gara · Email bat bidali