1) Erabiltzailea eta pasahitza ahaztu ditu. Zer egin dezaket?
- Ez badituzu zure erabiltzaile eta pasahitza gogoratzen, Pasahitza ahaztuta atalera joan zaitezke eta bertan erabili zenuen posta elektronikoa
sartu behar duzu. Ez baduzu gogoratzen erabilitako posta elektronikoaren helbidea Tropela Elkarteari posta elektroniko bat bidal dakiokezu zure datu pertsonalekin.
Guk erabili zenuen posta elektronikoa bidaliko dizugu eskaria zuzen egin dezazun.
2) Zergatik ez sortu erabiltzaile berria zaharra ez badut gogoratzen?
-
Tropela Elkarteak zure erabiltzailea mantentzea gomendatzen du ondorengo arrazoi hauengatik:
- - Zure datuak dituen erabiltzailea sortua badago sistemak ez dizulako datu berdinekin erabiltzaile berria sortzen. Datu faltsuak sartuz gero kontuan izan sariak ezingo dituzula jaso Arauak atalean esaten den bezala..
- - Parte hartu duzun lehiaketa guztietako emaitzak eskuragai izango dituzulako.
- - Zure tropeltxoak mantenduko zaizkizulako.
3) Pasahitz berria eskatu dut baina ez dut erantzunik jaso.
- Normalean eskaria egindakoan gure zerbitzariak email bat bidaltzen du, baina postarekin arazoren bat badago, gerta daiteke atzerapenak izatea. Kasu horretan mezua jaso zain egon.
Arazoak jarraitzen badu bidali posta elektroniko bat Tropela Elkarteari.
4) Pasahitza aldatu al dezaket?
- Nahi beste aldiz alda dezakezu zure pasahitza. Horretarako logeatu eta eskubiko menuan Nire pasahitza aldatun klikatu
5) Zer dira Tropeltxoak?
- Tropeltxoak lehiaketaren barruan sortzen diren taldetxoak dira. Taldetxo hauetan elkarren aurka lehiatu nahi duten lehiakideak biltzen dira sailkapen propio bat dutela.
Lehiakideek tropeltxoak sortzeko aukera dute eta bi motatakoak izan daitezke: publikoak ala pribatuak.
- Tropeltxo publikoak giltzarrapo ireki batez adieraziko dira eta pribatuak giltzarrapo itxi batez. Tropeltxo publikoetara administrariaren baimenik gabe sar daiteke, eta pribatueta aldiz, administrariak onartu beharko du eskaera.
- Lehiakide batek tropeltxo bat sortzen duenean bera izango da administraria eta berak kudeatuko ditu tropeltxo horretako partaideak.
6) Nola sortzen da tropeltxo bat?
- Zure erabiltzailearekin logeatuta zarela, eskubiko menuan Nire tropeltxoak atalera joan behar duzu. Leiho honetan parte zaren tropeltxoak zerrendatuko zaizkizu. Zerrendaren azpian Tropeltxo berria sortu aukera duzu.
Bertan klikatu eta tropeltxo berri bat sortzeko formularioa agertuko zaizu. Formularioan tropeltxoaren izena eta mota (pribatua ala publikoa) adierazi beharko dituzu.
- Gogoan izan sortzen dituzun tropeltxoen kudeatzailea zeu izango zarela.
7) Nola egin nahiteke sortuta den tropeltxo batetako partaide?
- Zure erabiltzailearekin logeatuta zarela, eskubiko menuan Nire tropeltxoak atalera joan behar duzu.Nire Tropeltxoak atalean zaudela, Tropeltxoak ikusi/bilatu
aukera duzu. Bertan klikatuta tropeltxo guztiak bistaratuko zaizkizu. Parte izan nahi duzunaren tropeltxoa aurkitzeko bilaketa bat egin dezakezu izenaren edo administrariaren arabera.
- Behin zure tropeltxoa aurkitzen duzunean, eskubikaldean agertzen den iruditxoan klikatu eta eskaria burutuko duzu. Tropeltxoa publikoa bada automatikoki sartuko zara parte izatera, baina
pribatua bada tropeltxo horren administrariak onartu zain geratu beharko duzu. Egindako eskariak Nire Tropeltxoak atalaren eskubikaldean erakusten dira.
8) Non ikus ditzaket nire tropeltxoko sailkapenak?
- Zure erabiltzailearekin logeatuta zarela, Sailkapenak pestainan klikatuta sailkapen guztiak erakutsiko zaizkizu. Lehen lerroan urtea eta lehiaketa aukera dezakezu, eta bigarrengoan etapa motaz gain,
Tropelekoa ala zure tropeltxoren batekoa aukera dezakezu.
9) Zertarako aukeratu behar dut txirrindulari bat?
- Zure erabiltzailearekin logeatuta zarela eta Nire datuak ikusi/aldatura joaten bazara, datu pertsonalez gain txirrindulari bat osatzeko aukera ematen da. Txirrindulari hone zure partehartzea irudikatuko
du tropeltxoetako sailkapenetan agertzen den sailkapen grafikotan.
10) Nola gorde edo inprimitu dezaket aukeratutako txirrindularien zerrenda?
- Zure erabiltzailearekin logeatuta zarela eta Nire kiniela ikusi atalera joaten bazara, leihoaren eskubikaldean \"Jeitsi zure datuak eta kiniela PDF formatuan.\" aukeran klikatu.
PDF formatuko fitxategi bat sortuko zaizu zure datu eta kinielarik gordetzeko nahiz inprimiatzeko.
11) Nola gorde edo inprimitu ditzaket sailkapenak?
- Tropeleko sailkapena inprimatzea ez da interesgarria, baina bai tropeltxokoa. Horretarako, behin logeatuta gorde edo inprimatu nahi duzun tropeltxoan lehiaketa eta etapak aukeratu.
Behekaldean PDFaren ikurra agertzen da. Bertan klikatuta PDF fitxategi bat agertuko zaizu etapako eta sailkapen orokorreko datuekin, grafiko eta guzti.