Tropela.net webguneko lehiaketetan puntu gutxien banatu izan duen multzoa dugu berau. Hala ere, azken sailkapenean aurrean ibili nahi duen orok aukeraketa ona egin beharra du kasu honetan ere.
Azken multzo honetan, lehiaketarako interesgarriak sorta daitezkeen ezaugarri desberdineko txirrindulariak pilatzen dira. Bertan, etorkizun ederra espero zaien baina itzuli handietan oraindik ezer gutxi erakutsi duten gazte jendea, hirugarren mailako sprinterren bat, Tour hasiera polita egin ondoren - aurreneko erlojupeko baliatuta adibidez - egunero banatzen diren sailkapen orokorreko puntuak pila ditzakeen baten bat edo helmugara iristen diren ihesaldietan trebatuak diren txirrindulariekin topo egin dezakegu. Norberaren arabera gelditzen da zein nolako ezaugarriak dituzten txirrindulariak aukeratuko dituen jakitea.
Badira sailkapen orokorrean aurrean amaitzeko aukerak dituzten txirrindulari batzuk. Dena dela, mota honetako apustu batek garesti irten dezake, askotan beraien
Gehiago irakurri>
Adiskide batek honako hau esan zidan: "Egoitz, nola jarri duzue euskaldunetan bi txirrindulari aukeratzeko? Garbi dago eta faborito Haimar eta Astarloza izango direla eta partehartzaile guztiek bi horiek aukeratuko dituztela. Ez zait iruditzen multzo hau erabakigarri izango denik guztiok txirrindulari berdinak hartuko baititugu". Beharbada nire adiskideak arrazoi du eta asko izango zarete berak bezala pentsatzen duzuenak. Baina hain ziur al zaudete?
Dakizuen bezala hiru asteko lasterketa batean denetik gerta daiteke: erorketak, doping kasuak (iaz euskadunen artean Mayoren kasu sonatua izan genuen), gaixotzeak, ezinak... Faboritoei ere toka dakieke.
Gehiago irakurri>
Petacchi, Bennati eta Boonen ez dira Tourrean izango, eta horrek aukera zabaltzen die bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrei ere. Gainera, zerrenda horretako bik etapa bana irabazi zuten iaz Tourrean: Hunterrek eta Pozzatok. Hala ere, zerrendatik hiru izen nabarmenduko nituzke: Hunter, Napolitano eta Förster.
Hunter: azkenaldian erakutsi du sasoiko dagoela. Aurten lau garaipen dauzka, eta iaz oso Tour ona egin zuen, etapa bat irabazita eta hainbat postu on eginda. Seguruenez, Cooke izango du esprint bideratzaile.
Napolitano: Qatarren etapa bat, Grossetoko itzulian beste bat eta lehenengo hamarretan postu asko. Taldeak Cunego izango du buru, baina Napolitanok aukera asko ditu esprintetan lehenengo bost-seien artean sailkatzeko. Ballan izango du ondoan esprintetan.
Gehiago irakurri>
Sprinter handienek urtero zitarik garrantzitsuenetakoa izaten dute uztailean Frantziako Tourrean etapak irabazi eta maillot berdea lortzea helburu. Aurten gainera, atariko erlojupekorik gabe, maillot horia janzteko ametsa izango du baten batek, aurreneko etapan bete-beteko sprintik izango ez bada ere.
Hasieratik ezaguna zen Alessandro Petacchi-k utzitako hutsuneari (bere zigorra dela eta), Daniele Bennati-rena gehitu behar zaio (kasu honetan urte hasieran ere buruhausteak eman zizkion lesioak eraginda). Tom Boonen-en baja ere ia segurutzat jo daiteke, haize asko harrotu dituen gaiaren ondorioz.
Gauzak honela, eta azkeneko bi izen horiek kinieletan toki asko beteko zituzteela jakinda ere, bost esprinterren artean egin beharko du aukera partehartzaileak. Aurrenekoa
Gehiago irakurri>