Tropela Elkartea

5911 kiniela

Espainiako Vueltaa hasi da: Jada ezin da kiniela berririk egin edo aldatu.

Lehiaketarako, idatzi hemen erabiltzaile eta pasahitza:

Webguneko bilatzailea

Zerbitzua eta lana euskaraz - Bai Euskarari Ziurtagiria

Ipintza Rezola SagardotegiaHitzaGoiena.netAtxaspi Hotela **

Bloga

Gazteen txanda

2008-09-06 @ 09:10 | Egilea: Hibai | Atala: Beste lasterketak, Gazteak, Txirrindularitza

Denboraldia ari da pixkanaka bere amaierara iristen. Espainiako Itzulia eta munduko txapelketa hartzen dira nazioarteko tropelaren erreferentzia nagusi gisa garai honetan, nahiz eta badiren garrantzia handiko beste lasterketa batzuk ere. Horien artean kokatu behar da Etorkizuneko Tourra, ez agian bertan izango den kirol maila  besteenen parekoa izango delako, baina bai Iraileko 5etik 14ra bitarte frantziar errepideetan izango diren asko datozen urteotan handienen artean protagonista izan daitezkeelako.

Bauke Mollema, iazko irabazleaEz dago ukatzerik azkeneko urteotan horrenbeste gazte profesionaletako mailarik gorenean izateak iraultza txiki bat ekarri duela txirrindularitzara. Etorkizuneko Tourra aldaketa hau somatu duen lasterketa izan da. Izan ere, gaur egungo gazterik dohatsuenak ez dira jada bertan lehiatzen (Cavendish, Ciolek, Kreuziger edota Andy Schleck ez dira irteeran izango); aspaldiko kontua izanagatik azkeneko urteotan nabariagoa ari da gertatzen. Edozein kasutan, 23 urtez azpiko txirrindulari on asko ahaleginduko da egunotan Alemaniako errepideetan horren maila ona erakusten ari den Bauke Mollema herbeherearraren hurrengo izaten.

Ibilibideari dagokionez, 7 kilometro t'erdiko atarikoak emango dio hasiera lehiari, eta azken urteotako formula bera erabili du ASOk lasterketaren diseinuan. Mendate txikiz jositako etapak izango dira beraz nagusi, nahiz eta azken aurrekoan Pirinioetan lehen mailako hiru mendate igo beharko dituzten, zalantza izpirik gabe etapa erregina izango denan. 6. etapan jokatuko den 21 kilometrotako erlojupekoak ere seguru asko izango du eraginik sailkapen nagusiaren ordenean.

Faboritoak zeintzuk diren esatea ez da erraza izaten halakoetan,

Gehiago irakurri>

Erlojupekoa, lehen testa

2008-09-02 @ 12:39 | Egilea: VDB | Atala: Espainiako Vuelta, Txirrindularitza

fs028.jpg Orain arte ez da gauza handirik ikusi Vueltan, ez hautagai nagusiei dagokienez. Baina bihar izango dute lehenengo proba serioa: 42,5 kilometroko erlojupekoa, lau-laua, Ciudad Realen. Bero izugarriarekin, seguruenik. Orduan ikusiko da nortzuk dauden Vuelta lehiatzeko moduan eta nortzuk ez.

Gehiago irakurri>

Askorentzako jarraibide

2008-08-28 @ 00:30 | Egilea: Hibai | Atala: Txirrindularitza

Jose Acebedo 2006ko Douphineko 4. etapanIragan asteburuan amaitu zen Portugalgo Itzulia David Blanco galizarraren garaipenarekin, hamaika lehiaketa egunen ostean. Tartean, besteak beste, Napolitano, Barbosa eta Pacheco-ren arteko sprintak, Torre gainera igoera ikusgarria, Koldo Gil-en berragerpena lasterketa garrantzitsu batean edota Héctor Guerra eta azken garailearen arteko markaketa estua. Hori bai, guztiaren gainetik egitura oso egonkordun lasterketa izatearen itxura eman du Portugalek; era guztietako etapak, lehiaketa garrantzitsu orok behar duen bezalako hedapena, jende ugari bide bazterretan, etab.

Ez da hala ere lasterketa bera gaurkoan idaztera ekarri gaituena, azken urteotan herrialde iberiarrak izan duen enbaxadorerik handienak bertan profesional mailan azken pedal kolpeak eman izanak baizik. Sailkapen nagusia erabaki behar zuen erlojupekoa amaitzearekin bat, José Azevedo portugaldarrak bere kirol bizitza profesionalari amaiera eman zion.

Gehiago irakurri>

Lanera bueltan, Vuelta!

2008-08-21 @ 21:58 | Egilea: Egoitz | Atala: Espainiako Vuelta

Vuelta 2008ko mapaBadatorkigu 2008ko Vuelta ere. Batzuri opor egunak amaitzen ariko zaizkie, beste batzuoi (eskerrak!) atseden egunak datozkigu. Baina guztiok bueltan-bueltan, Vueltaz gozatzeko aukera izango dugu!

23 egunetan 21 etapa eta 2 atseden egun. Granadan hasiko da abuztuaren 30ean taldekako erlojupeko batekin. 7 kilometrok erabakiko dute lehen urrezko txirrindularia. Itzulian beste bi erlojupeko jokatuko dira, bata Ciudad Realeko 40 kilometrotan eta bestea azken aurreko etapako 16 kilometrotako kronoeskaladan.

Gehiago irakurri>

Euskalteleko txirrindularien astea

2008-08-11 @ 23:29 | Egilea: Egoitz | Atala: Euskal txirrindulariak, Txirrindularitza

Larrearen garaipena 2008ko Burgoseko itzulianBerandu nator, bai, baina ez nuke aurreko astean Euskaltel-Euskadi talde euskaldunak izan dituen garaipenak aipatu gabe gehiago atzeratu. Nire aitak dioen bezala "berandu baina seguru!".

Aurreko astean jokatu zen Burgoseko itzulia eta bertan Fernandez de Larreak sprintean (nola ez) amaitu zen 3. etapan garaipena lortu zuen. Oker ez banako aurtengo 4. garaipena du gasteiztarrak. Mejon deizula Koldo!

Bigarren garaipena sonatuagoa izan da. Eta ez da harritzekoa lau urtez behin jokatzen diren joku olinpikoetan urrezko domina eskuratzea ez baita txantxetakoa. Samuel Sanchezek hori egun zuen Txinako harresiaren inguruan jokatu zen lasterketan. Asturiarrak "ESP" maillota eta Euskaltel-Euskadiko kaskoa buruan zuela eskuak aurpegira eraman zituen helmuga lehen postuan gurutzatu zuenean. Rebellin zaharrak (edo azeri zaharrak) zilarrezko dominarekin konformatu beharrean izan zen eta Cancellara brontzezkoarekin.

Gehiago irakurri>


© 20052008 , Tropela Elkartea - tropela@tropela.net

Webgune honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du| Jarioa